Haritz Arruarte eta Iñaki Ollo irabazle San Joanetako karabina tiroan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 6a, 02:00

EKAINAREN 23an, San Joan jaietako egitarauaren barruan, Miguel Olloren omenezko umeen kategoriako karabina tiro txapelketa egiten da. Aurten hirugarren urtea izan da, herri mailako txapelketa da, eta Txantxangorrik antolatuta egiten da. Haritz Arruar­te izan zen irabazlea 12 urtetik beherakoen artean eta Iñaki Ollo berriz, 14 eta 16 urte bitartekoen artean.

Haritz Arruarte irabazle gazteenen artean
Txapelketa bi kategoriatan jokatzen da, bata, 12 urtetik beherakoa, eta bestea 12 eta 14 urte bitartekoena. Lehenengo taldean Ha­ritz Arruartek irabazi zuen, gainera puntuaziorik onena berak egin zuen, eta beretzat izan zen txapela. Atzetik izan zituen Aitor Lukas eta Urko Bereziartua hurrenez hurren.

Iñaki Ollo ere txapeldun
12 eta 14 urteko gazteen artean Iñaki Ollo izan zen txapelduna, bigarren Xabi Gu­ru­zeaga izan zen eta hirugarren Josu Azkue izan zen.

Karabinak zozketatu
Parte hartzaileen artean aire konprimituko bi karabina zoz­­ketatu zituzten gainera, eta Haritz Muñoari eta Xabi Guru­zegari egokitu zitzaizkien.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!