Udaltzainek jakinarazi dute uztailean, egun seinalatuetan, zamalanak egiteko orduak murriztu egingo direla. Bihar, San Fermin eguna, udalekuetako umeek festa egingo dute, 12:00etatik aurrrera, beraz, 11:45etatik aurrera ezingo da Kaxkora sartu. Hilaren 16an, Karmen eguna ospatuko denez, kaleak 09:30etatik aurrera itxita egongo dira, eta hilaren 17an ere ezingo da Kaxkora sartu 11:45etatik aurrera, udalekuetako umeek ur festa egingo baitute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!