Martindegi auzoko jaiak izango dira aste honetan, bihar eta ostiraletik igandera. Bihar San Fermin eguna izaki, egun osoko jaia dute: 09:30etan diana; 10:30etan, auzoko hildakoen aldeko meza eta ondoren hamaiketakoa; 11:30etan, haur jolasak eta buruhaundiak; 16:00etan, marrazki lehiaketa; 17:00etan, zinta lasterketa; 19:00etan, Galtzagorriei to... Inaxito! ikuskizuna; 21:00etan, auzo afaria eta ondoren erromeria Xabier Solano eta Jon Mari Beasainekin.
Bestalde, jai batzordeak jakinarazi du jaiak iragartzeko karteletan (ez programan) larunbateko ekitaldien orduak gaizki daudela, eta ekitaldiak gutxi gora behera, betiko orduetan izango direla, programan azaldu bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!