Baan Marina fundazioak San Joan jaietan tonbola jartzen du, eta bertan ateratako dirua Thailandiako tribuetako neskek josten ikas dezaten erabiltzen dute. Aurtengo zenbaki saritua, ONCEko zozketarekin suertatu dena, 3.934a da. Saridunak saria abuztuaren 3a bitartean jaso ahal izango du. Bestalde, fundaziotik eskerrak eman nahi dizkie hernaniar guztiei tonbolak izan duen harrera onagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!