Igande honetan Beñat Telleriak eta Aimar Irigoienek elkarrekin egingo dute erakustaldia Martindegin. Aurretik ere, lagunak dira bi harri-jasotzaileak, Telleriatarren prestalekuan entrenatzen baitu Irigoienek eta aita-semeak berari laguntzen ibiltzen baitira.
Beñat Telleria Lasarte eta Urnieta artean bizi da eta 14 urte beteko ditu urriaren 18an. 10 urterekin hasi zen harriak jasotzen aita, Luis Mari Telleria, eta anaiak, Urtzi eta Iraitz, ikusita. Aimar Irigoien baino hobea izatea gustatuko litzaiokeela esan du eta, fisikoki prest dagoenean, bere aurka lehiatu nahiko luke. Dagoeneko hasia da errezildarrak garai batean jarritako markak berdintzen; izan ere, 2008an, 12 urterekin, 100 kiloko zilindro zaharra altxatu zuen behin. Hala ere, bere faboritoa familian bertan dauka Urtzi baitu gustukoen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!