hernani eta Astigarraga arteko linea egiten duen Areizagako autobusa bihartik aurrera ez da Urbieta kaletik abiatuko, Zinkoeneatik baizik; hura izango du lehenengo geltokia.
Karabelgo zubiko lanak egin bitartean
Udalak jakinarazi du Zinkoenea eta Karabel arteko zubiko lanak direla medio, autobusak ezin duela agindutako ordutegia bete. Era berean adierazi du, geltoki aldaketa obrak bukatu arte mantenduko dela.
Astigarragatik datozenak
Astigarragatik datozen bidaiariek aukera izango dute hala ere, Urbieta kaleak eta Izpizua kaleak bat egiten duten izkinean jaisteko.