Unai Garmendia eta Julen Garmendia irabazle Kronika Pelota Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 5a, 02:00

hilabeteak jokoan eman eta gero, ostiralean erabaki zen aur­tengo Kronika Pelota Txa­­pelketako irabazleak nor­tzun diren: Unai Garmen­diak eta Julen Garmendiak irabazi zuten finala, Tilo­se­tako frontoian.

Garmendiatarrak txapeldun
Unai Garmendia eta Julen Garmendia bikoteak jantzi zituen txapelak, 22-10 irabazita, Iker Artola eta Iñigo Artolaren aurka. Lana egin behar izan zuten, bigarrenak esperientzia haudia baitute frontoian. Hirugarren postua ere, bi­kote ezagunak eraman zuen: Jon Ortiz de Arrik eta Dabid Perezek, 22-11 irabazita, Ar­naitz Lasarte eta Asier Azpi­rozi.

Denera 9 bikote
9 bikote aritu dira Kronika Pelota Txapelketan. Liga jokatu dute, de­nek denen kontra. Otsailean hasi ziren eta ostiralean bukatu zen bikotekako txapelketa. Fron­toi buelta jendez beteta zela, txalo artean jaso zituzten Udal Kirol Patronatuak la­gundutako sa­riak.

Urrian banakako txapelketa
Urtean bi Kronika Pelota Txapelketa jokatzen dira, bata bi­koteka, orain bukatu berria, otsailetik ekainera, eta bestea banakakoa, urrian hasi eta abendura bitarte.

Izena emateko baldintzak
Txapelketan parte hartzeko hiru baldintza besterik ez dira bete behar: 16 urtetik gorakoa izatea, bikotea edo bietako bat behintzat hernaniarra izatea, eta federatua ez izatea. Izena emateko Kro­nikako bulegotik pasa behar da irailean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!