Itsas arrantza txapelketa izango da bihar Donostian

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 4a, 02:00

SAN Joan jaiak bukatu diren arren, festa hauen bueltan, Itsas arrantza txapelketa izango da bihar Donostian, aurtengoarekin bederatzigarren edizioz. Txapelketa Txantxangorri elkarteak antolatzen du, Hernaniko Udalarekin elkarlanean, eta Hernaniko Udal Sari Nagusia du izena. Txapelketa elkarteen arteko ligaren barruan dago, eta hi­tzordua goizeko 09:00etan egin dute, Donostian.

Josetxo Iturralde elkarteko onena
Deban Festen aurretik berriz, La Lubina elkarteak antolatu zuen aurreko Itsas arrantza txapelketa, Deban. Txapel­keta egunean oso eguraldi ona izan zen, eta beste behin, Txantxangorri elkarteko hiru partehartzaileek puntuatzea lortu zuten: Jose Iturraldek 320 gramoko erla harrapatu zuen, eta 150 arran­tzaleetatik 22garren geratu zen. Txantxangorriko hurrengo sailkatua Juan Ormazabal izan zen 188 gramoko barbarinarekin, eta 34garren geratu zen. Azkenik, hirugarren sailkatua Luis Adrian izan zen, 164 gramoko muxarrarekin, eta 38garren geratu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!