Imanol Sorondok irabazi ditu Villabonako Amodiozko Gutunen lehiaketako sari nagusiak

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 4a, 02:00

imanol Sorondo hernaniarraren lanek arrakasta haundia izan dute Villabonako Amo­diozko Gutunen lehiaketan. Aurtengo edizioan orain arteko parte hartzerik haundiena izan da, 29 lan aurkeztu baitituzte. Horie­tatik bik, Amets eta Zure bila noa lanek, Imanol Sorondo hernaniarrarenak, irabazi di­tuzte aurreneko bi sariak.

Sari banaketa asteartean
Sari banaketa asteartean egin zen, Villabonako udaletxean. Bertan, amasar-villabonatar gutun onenaren saria Oihana Iguaranek jaso zuen, eta gazte onenaren saria Iñaki Etxe­berriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!