Umeek eskultura eta musikaren arteko harremana ezagutuko dute Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 4a, 02:00

chillidak berak eskulturak entzun egiten zituen. Hala adierazi zuen atzo Luis Chillida semeak, udaran, umeentzako, musikaren eta eskulturaren inguruan prestatu dituzten ekintzak aurkezterakoan. Bi tailer izango dira, bata uztaileko larunbatetan, musika instrumentuekin saltseatzen aritzeko, eta bestea abuztuan, eskulturak sortu eta musika egiteko beraiekin.

Eskultura eta musikarekin gozatzeko
Uztaileko ikastaroa Donos­tia­ko Orfeoiko kideekin egingo dute. Umeentzako propio prestatutako tailerra da. Le­hendabizi bisitatxo bat egingo dute museoan barrena, eskultorearen lana ezagutzeko, ondoren lanen inguruan sortutako galderak erantzungo dituzte, Baschet anaiek aspaldi sortutako musika instrumentu batzuekin. Ins­tru­mentuekin saltseatzeko, gozatzeko eta ikasteko, ez da solfeorik behar. Ikastaroa uztaileko lau larunbatetan izango da, gaur hasita, lehenengoa eta azkena gazteleraz. Tailerra dohainik izango da (sarrerako prezioan bar­ne) eta 4 urtetik gorako umeen­tzat da. Helduek ere parte hartu dezakete (asko jota bik ume bakoitzeko), eta goizeko 11:00etatik 12:30etara izango da.

‘Zein soinu dute eskulturek?’
Galdera honetan oinarrituko da bigarren tailerra, abuztukoa. Magali Kivatinetz-ek eta Fer­nando Jobke-k emango du-te, hain zuzen Eduardo Chi­llida-Pilar Belzunce Funda­zioak ematen duen bekaren irabazleek. Tailerrean Chillidak erabilitako materialak ezagutuko dituzte, eta horietaz baliatuz, eskultura egingo dute ikasleek eta eskulturarekin musika. Ikastaroa bi txandatan izango da, abuztuaren 4 eta 5ean eta 6 eta 7an, 10:30etatik 13:30­etara. 20 euro ordaindu behar dira eta aldez aurretik izena eman behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!