Hilabeteak daramazki Kronika Txapelketak martxan, aurtengoa 9garrena, eta gaurko finalean ikusiko da zein bikote ibili den finen. 3garren eta 4 garren postua honako hauen artean jokatuko dute: Ortiz de Arri eta Perez ariko dira Lasarte eta Azpirozen aurka. Finaleko partidu haundia, azkena, eta irabazleak nortzuk dira esango duena, Garmendia-Garmendia bikoteak jokatuko du Artola-Artola bikotearen kontra. Ez dira partidu makalak izango, pelotariak sasoian baitaude, eta egurra emateko asmoa dutelako. Final haundia beraz, gaur, arratsaldeko 19:00etan hasita, Tilosetako frontoian (euria egingo balu, partiduak atzeratu egingo dira).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!