Udaran euskera ikasteko aukera jarri du AEK-k

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 3a, 02:00

gogoa izanez gero, beti da garai ona euskera ikasteko, horregatik, euskaltegiek ez dituzte ateak ixten udaran. Hernani-Astigarraga­ko AEK euskaltegiak autoikaskun­tzaren aldeko apostua egin du udara honetan, ikasle bakoitza bere erara eta bere beharren arabera aritzeko, beti ere irakasle eta tutoreak ondoan dituela.

Autoikaskunzta
Euskaltegira hurbiltzen den ikasleak hainbat helburu izan ditzake; ikasle arituek ikasitakoa mantendu eta gehiago ikasi nahi izaten dute, berriek euskera ikasi, dakitena hobetu, edo azterketaren bat prestatu nahi izaten dute, esate baterako. Autoikaskuntzan ikasleak tutoretza ordua izaten du astean behin; tutorearekin helburuak zehaztu, lan tresnak aukeratu, estrategiak erabaki eta egunerokoan euskeraren erabilera nola areagotu azter­tzen dute. Ikasleak eus­­kal­tegian edo etxean egin di­tzake lanak, eta zalantza izanez gero, tutorearekin hitz egin. Banakako lanaz gain, astean behin beste ikasleekin el­kartzeko aukera ere izaten da, behar duenak hitz egiteko, eta zalantzaren bat duenak galdetzeko, beharraren arabera.

Hernaniko AEK
Larramendi kalea, 11.
hernani@aek.org
943 557 801
Astigarragako AEK
Kultur etxea.
astigarraga@aek.org
943 557 354
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!