Hernani-Astigarraga linea egiten duen Areizagako autobusa Zinkoeneatik abiatuko da, ez Urbieta kaletik, astelehenetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 4a, 02:00

Astelehenetik aurrera Hernani-Astigarraga egiten duen Areizaga konpainiako autobusa ez da Urbieta kaletik abiatuko, eta Zinkoenean izango du lehendabiziko geltokia. Udalak adierazi duenez, Karabelgo zubiko obrak direla eta, autobusari ezinezkoa zaio ordutegia bete­tzea. Horregatik, obra bukatu arte mantenduko da aldaketa. Hala ere, adierazi du Astigarragatik datozen bi­daia­riek Urbieta eta Izpizua kaleek bat egiten duten ixkinean jaisteko aukera izango dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!