570 ume aurtengo udalekuetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 3a, 02:00

Aurtengo udalekuak hasi dira eta hilaren 24ra arte luzatuko dira. 570 ume inguruk parte hartuko dute eta 81 lagun, begirale, koordinatzaile eta abar ariko dira lanean dena ondo antolatzeko. Aurten ere ez dira faltako umeek gehien estimatzen dituzten ekintzak: igerilekura eta hondartzara irteerak eta hain ezagunak egin diren San Fermin eguneko entzierroa eta ur festa, beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Aurten Ereñotzu auzoan ere antolatu dituzte udalekuak eta auzoko ume mordoska bildu dira bertan. Beraz, Ereñotzun bertan egingo dituzte ekintzak, baina egun seinalatuetan herrira joango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!