Astelehenean hasi eta asteazkenean bukatu zen epaiketan 12 lagun epaitu zituzten, Madrilgo Entzutegi Nazionalean. Fiskalak eta akusazio partikularrak ETA erakundearekin lotutako akusazio ezberdinak egozten dizkiete 12ei. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du Urtzi Garcia, Eneko Paskual eta Garikoitz Paskualentzat.
Torturapeko deklarazioak
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi du, atxilotuek tortura salaketa larriak egin zituztela atxilotu zituztenean, eta epaiketan «torturaren aplikazioan oinarritutako epaiketa» dela salatu dutela. Honen aurrean «torturarekin, Entzutegi Nazionalarekin eta inkomunikazioarekin amaitzeko exijitu» du AAMk.