Renfek udarako tren ordutegi berria jarri du martxan, iraila erdira arte

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 3a, 02:00

RENFEK Irun eta Brinkola lot­zen dituen zerbitzuan or­dutegi berria jarri du mar­txan, udarakoa. Ordutegi berriko zerbitzua astelehenean hasi zen, eta irailaren 13a bitartean matenduko da. Infor­mazio gehiago www.­renfe.com-en aurki daiteke.

Irun-Brinkola
Udako ordutegian, lanegunetan, aurreneko trena goizeko 5:52etan aterako da Herna­niko estaziotik, eta 5:54etan Herna­niko apeaderotik. Larunba­te­tan eta jai egunetan berriz, estaziotik lehenengoa 6:42­etan aterako da, eta apeaderotik 6:44etan. Azkeneko tren zerbitzua aldiz, hiru kasuetan ordu berean izango da: Estaziotik 22:52etan eta apeaderotik 22:54etan.

Brinkola-Irun
Brinkolatik Irunerako no­rabidean, bai lanegunetan, eta baita larunbat eta jai egunetan ere, aurreneko eta azkeneko trenak ordutegi bera dute: Apeaderotik aurreneko trena 6:19etan aterako da eta azkenekoa 22:49etan. Estaziotik berriz, lehenengoa 6:21etan eta azkenekoa 22:51etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!