Irailean Costa del Maresmera joateko irteera antolatu dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 2a, 02:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideek irteera antolatu dute irailaren 14tik 21era, Kataluniako kostara joateko, Costa del Maresmera hain zuzen. 8 egun eta 7 gau pasako dituzte eta 444 euro ordaindu behar dira buruko. Izen ematea uztailaren 14an izango da, arratsaldeko 16:00etan. Zozketa berriz aurrerago egingo dute, irailaren 2an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!