Igandean Añarbera irteera

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 2a, 02:00

Kalapie txirrindulari elkarteak irteera antolatu du igande honetarako. Donostian, 09:00etan jarri dute ordua, Renfe geltoki ondoan. Handik furgonetan eta kotxeetan etorriko dira. Bizikletan Arranbi­de­ko Bentatik abiatuko dira eta Añarbeko presaren bueltan ibiltzeko asmoa dute; denera 40 bat kilometroko buelta izango da. Horregatik, komeni da mendiko bizkleta eramatea. Gaur da izena emateko azkeneko eguna, eta horretarako 19:00etatik 21:00etara deitu behar da telefono zenbaki honetara: 629 271 481.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!