Etxe zaharretan igogailua jartzeko arau subsidiarioak aldatzea eskatu du Koxka taldeak

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 2a, 02:00

jende aso dago etxetik ateratzeko edo etxean sartzeko komeriak izaten dituena. Arazoari aurre egiteko, irtenbideetako bat etxeetan igogailuak jartzea litzateke. Legez ez da hain erraza, baina badirudi legeak alda­tzen ari direla, eta Eusko Jaurlaritza eta Udala legeak azter­tzen ari direla, alda­tzeko, eta behar denean igogailua jartzea errazagoa izateko.

Ezinduren bat edo 70 urtetik gorakoren bat badago
Koxka taldearen asanbladak bere iritzia luzatu dio gaia aztertzen ari den Aholku Batzordeari. Beren iritzian, Arau Subsidiarioak aldatu egin behar dira, etxe zaharretan igogailua jarri ahal izateko. Elkarteak adierazi du, baldintzei dagokienez, «dena delako etxe zahar horretan ezinduren batek (edo 70 urtekoa) bizi behar duela, inor desjabetu ahal izateko».

Leku egokian jarri behar
Koxka elkarteak dio igogailua jartzeko lekuari dagokionez, lehentasunak jarri behar direla». Gainera, argi adierazi du igogailua jartzeak sortu ditzakeen kalteei buruz, kalteak banan bana aztertu behar direla, «ez genuke nahi inor arruinatuta uztea, bere negozioa hondatuta geratu delako igogailua jartzeagatik» .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!