Hernaniko atletek zilarrezko domina Euskadiko Absoluto txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 2a, 02:00

joan den asteburuan Eus­kadiko Absolutoko froga txapelketak izan dira Durangon eta Hernaniko atleta bat baino gehiagok parte hartu dute, baita marka txukunak egin ere. Erreleboetako froga batean zilarrezko domina lortu zuen Hernaniko taldeak.

Zilarrezko domina 4X100 metro errelebotan
Hernaniko taldeak zilarrezko domina lortu zuen erreleboetako frogan, 4X100 me­tro­tan. Denborari dagokionez, klubak egin duen markarik onenenatik gertu dago. Taldean Lide Redondo, Es­tibalitz Lion, Enara Agirre­zabala eta Ane Villaverde aritu ziren.

Ane Villaverdek marka pertsonala
Banakako frogetan, 400 me­tro­tan, Ane Villaverde atleta hernaniarra oso ondo aritu zen eta bere marka pertsonala egin zuen, 1.01.36.

Enara Agirrezabala eta Lide Redondo luzera saltoan
Luzera saltoan bi atleta hernaniar aritu ziren. Enara Agirrezabalak brontzezko domina lortu zuen, 5.10eko denboran. Lide Redondok berriz, bosgarren postua lortu zuen froga berean.

Maitane Iruretagoiena ere Durangon
Hernaniko atletismo elkarteak gogoratu du Maitane Iruretagoiena hernaniar atleta ere Durangon izan zela. Althetiko San Sebastianen ari­tzen den atletak zilarrezko domina lortu zuen 100 metrotako frogan, atzoko Kronikan argitaratu bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!