Asteazkenean hasi zen herriko pelotarien arteko eskuz banakako txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 3a, 02:00

Astezkenean hasi zen herriko 4 1/2ko txapelketa. Txapelketa honetan herriko pelotari guztiek hartzen dute parte eta tarteka inguruko herrietako pelotariren batzuk ere bai. 4 kategoriatan jokatuko da txapelketa, eskuz banaka, eta 4/5an. Infantiletan 11 pelotari ariko dira, kadeteetan 16 pelotari, jubeniletan 12 pelotari, eta seniorretan beste 12 pelotari. Asteazkenean jokatu ziren lehenengo partiduak eta infantiletan, Yerai Iriondok 18-4 irabazi zion Mikel Perezi, eta kadeteetan, Oier Garciak 22-1 irabazi zion Xabier Alberdiri. Bihar, larunbata, honako partiduak jokatuko dira: infantiletan, Aiatz Hernani Yerai Iriondoren aurka; kadeteean, Iñaki Otaegi ariko da Alberto Noriegaren aurka; Jon Etxegoien ariko da Jon Galdosen aurka, eta Aingeru Artola ariko da Asier Elustondoren aurka. Partiduak goizeko 11:00etan hasiko dira. Astelehenean honako partidua jokatuko da: infantiletan Manterola ariko da Patxi Agirrezabalaren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!