Maitane Iruretagoiena atleta hernaniarra Euskadiko Txapelketan izan da asteburuan, absoluto mailan, eta zilarrezko domina lortu du 100 metrotako proban. Semifinalean 12.51 denborarekin irabazi egin zuen eta finalean berriz, 12.20 segundutan, haizea kontra zuela, bigarren postua egin zuen. Hilaren 11 eta 12an Espainiako Txapelketa jokatuko du, Mallorcan, eta dominaren bat lortzeko aukera ikusten du, baita Europako Txapelketara joateko minima egiteko ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!