Azkeneko egunetan arrain mordoska azaldu da hilda, Urumea ibaian, Loidi parean. Hainbat bizilagunek eta herritarrek, ohartuta, Udaltzaingora eta SOS Deiak-era deitu zuten igandean. Udaltzaingoaren esanetan, era askotako arrainak azaldu dira hilak, haundiak, txikiak, eskaluak, amuarrainak eta baita 2 kiloko izokina ere. Itxura guztien arabera, inguruko enpresaren batek, jai egunak aprobetxatuz, isuriren bat egin du. Diputazioa, Udaltzaingoa eta Udala gertatutakoa ikertzen ari dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!