Hernaniko Gazte Txokoak eta kale hezitzaileek tirolinan ibiltzeko asmoa zuten San Joanetan. Arazo batzuk medio, ekintza hilaren 10era, ostirala, atzeratu dute. 11-16 urte bitarteko gazteentzat da. Kiroldegiko eskaileretan egingo dute, 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!