22 saritu poltsak berrerabiltzeko kanpainan, ekaineko zozketa berezian

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 1a, 02:00

poltsak berrerabiltzeko kan­­paina egiten ari da Uda­la. Kanpainaren helburua da gero eta gutxiago erabiltzea plastikozko poltsak eta hauen ordez erosketetako karroa, sas­kia, ohialezko pol­tsak edo pol­tsa berrerabilgarriak erabiltzea, plastikozkoa ez behin­tzat.

Ekainean zozketa berezia
Hilabetero kanpainan sartutako komertzioek boletoak ematen dituzte, erosketa bakoitzeko eta beti ere esandako baldintza betez gero, plastikozko poltsak ez erabil­tzea alegia. Hilabete bukaeran zozketa egiten da banatutako boletoen artean. Orain ekainean zozketa berezia egin dute, eta horretarako erosketak egiteko 20 karro eta 200 euroko bi erosketa bono zozketatu dituzte.

200 euroko bi bono
Pineda harategian saldutako 60718 eta Nafar Kaleko Cen­tro Cien-en saldutako 32842 boletoen jabeek 200 euroko erosketa bono bana jasoko dute, 5 euroko bonotan, kanpainan parte hartzen duten dendetan erabiltzeko.

Erosketak egiteko karroak
Oraingoan erosketak egiteko 20 karro ere zozketatu dituzte. Honakoak dira sarituak: 38412 Bikain okindegian saldua; 15002 Goikoetxea janaridendan; 26414 Tilin Tolon-en; 18177 Fontaneria Redondon; 22646 Axerin; 57042 Iñigo Diez dendan; 15053 Goikoe­txean; 20292 Aizpuru botikan; 68736 Oa janaridendan; 20737 Balerdi harategian; 24317 Castilla Albisu botikan; 07984 Irigoyen zapatadendan; 69369 Oa janaridendan; 28742 Etxeberri auzoko Itziar janaridendan; 12752 Torres argazkidendan; 46251 Galerias Buen Precion; 38903 Mendizabal harategian; 19078 Gailur-en; 63697 Labe Txikin, eta 54352 Aliproxen. Tokatuz gero, deitu: 943 575 431.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!