Aiako Harria parkea ezagutzeko erakusketa jarri dute plazan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 1a, 02:00

makina batek sorpresa hartu zuen atzo plazara sartu eta alde batean jarrita da­goen zuntzezko egitura erral­doia ikusita. Ez da San Joanetan inork ahaztuta utzi duen ezer. Aiako Harria parkeari buruzko erakusketa ibiltaria da. Atzo jarri zuten Hernanin eta datorren as­tear­tera arte, uztailaren 7ra arte, egongo da plazan, nahi duenak sartu eta ikusteko.

Aiako Harria parkea
Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan erakusketa eta helburua da jendeak Aiako Harria parkea ezagu­tzea, bere ekosistemak eta bio­dibertsitatea, eta Life Aiako Harria programaren bidez egindako lanak ezagutzera ematea. Besteak beste, Oian­lekuko pagadia­ren 25 ha berreskuratu dituzte, Añar­be­ko urtegira ura isurtzen duten ibaien egoera hobetu du­te, arriskuan zeuden lan­da­re espezieak babestu di­tuz­te eta denentzako interes­ga­rriak diren ingurune natu­raletako 200 ha txukundu dituzte.

Saski erraldoia
Erakusketa saski erraldoi ba­ten tankerako gela irekia da, hiru euskarrikoa. Per­tsona barruan sartu daiteke eta paretetako panelak ira­ku­rri ditzake.

Uztailaren 7ra arte egongo da plazan
Erakusketa ibiltaria da eta Donostian jarrita egon on­doren, Aiako Harria par­kean partea duten herrie­tan barrena ibili da, Erren­terian, Irunen, Oiartzunen eta orain Hernanin. Plazara hurbildu eta sartu besterik ez dago. Uztailaren 7ra arte izango da aukera. Erakus­keta bukatzean, Aia­ko Harria parkera era­mango dute, eta hantxe jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!