Kurtso bukaerako emanaldian, instrumentu eta adin ezberdinak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 29a, 02:00

Doinu Zale musika eskolako ikasleek kurtso bukaerako emanaldia eskaini dute, urtero bezala, Biterin. 4 urtetik hasi eta 67 urte arteko musikariak izan ziren protagonista, eta instrumentu asko entzun ahal izan ziren: pianoa, gitarra, eskusoinua, trikitixa, abesbatza... Taldeka eta banaka, emanaldi dotorea eskaini zuten denen artean, Imanol Kamio irakaslea zuzendari zutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!