Kanpusa Salesiar ikastetxean

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 29a, 02:00

Aurten hirugarren urtez, saskibaloi kanpusa izango da Urnietako Salesiar ikastetxean, Hernaniko saskibaloi elkarteak antolatuta. Kanpusa 1996-1998 urte bitartean jaiotako neska mutilei dago zuzendua, eta gaur hasiko da, uztailaren 3ra arte. Kanpusaren helburua da saskibaloian jokatzea eta ondo pasatzea. Harremanetarako telefonoa: 675 713 837.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!