Karmen jaiekin gozatzeko aukera izango da gaur Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 16a, 02:00

uztailak 16 izatearekin, Karmen eguna da eta Kax­koan izen bera duen jaia ere bai. Gerra aurretik egiten den festa bada ere, urte askoan ospatu gabe egon ziren Karmenak Hernanin. Dena dela, 2003­az geroztik, Kale Nagu­si­ko eta Kardaberazko kaleetan batera ospatzen dituzte eta jende askok har­tzen du par­te. Hala, egun osorako egitarau ederra prestatu dute aurten ere.


Goiz goizetik festa
Herritarrak jaiegunean giro­tzen joateko goizeko 09:00­etatik aurrera Diana izango da Kax­koko kaleetan barrena. Mezara joan nahi duenak ere aukera izango du ordu berean. Haurrek ere izango dute goiza aprobetxatzeko modu­a. 10:00etatik 12:00ak arte jokoak izango dira udalekuetako begiraleek antolatuta.


Maria Jesus Iturbide alkate
Eguerdiko 12:00etan izango da jaien hasierako txupinazoa eta ondoren Alkatearen Makila eskuz aldatuko dute. Aurtengo Alkatea Kale Nagu­siko, Rioja tabernako Maria Jesus Iturbide izango da. Bere esanetan «kamarera pribilegiatua» da izendapen honekin eta poz haundia eman dio bera aukeratu izanak. Hori dela eta, Alka­tearen paperean behar bezala sartuta, ekitaldi guztietan parte hartzeko as­moa du Iturbidek. «Egun hori berezia da niretzat. Kontuan izan lana ez dudala sekula uzten, eta oraingoan festa giroan ibiliko naiz». Rioja tabernaren frentean, bigarren pisuan bizi da Iturbe eta bertako balkoian izango da makila eskuz aldatzea.


Omenaldia dendariei
Ondoren, omenaldia e­gin­­go zaie azken urteotan erre­tiroa hartuta denda itxi dutenei. Omendutakoak Eguz­­ki perfumeriako Jesus Ma­ri Mujika Arribillaga eta Arantxa Kortaberria Maestre izango dira; Anboto dendako Valen­tin Mandizabal Uriba­rren eta Mari Tere Urizar Agi­rre; eta Zabala okindegiko Rosario Zabala Irazu eta Juan Miguel Eizmendi Arru­ti. Omenaldia dantzari eta tri­kitilariekin egingo da eta amai­tutakoan, trikitixak Kax­ko­an zehar jarraituko du.


Bazkaria eta karta saioa
Eguerdiko 14:00ak aldera, lehendik txartela hartuta dutenek, bazkari herritarra izango dute Plaza Berrin. Tripa ondo bete ostean karta saioak izango dira Karda­berazen eta Kale Nagusian. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira eta bikoteak mistoak edota emakumezkoek osatuak izan beharko dira.


Arratsaldean jokoak
Gazte Asanbladak antolatuta 17:00etatik 19:00ak arte gaztelu puzgarriak egongo dira umeentzako Plaza Berrin eta 18:00­etan, txokolate jatea. Or­du berean, Gazte Asan­bladak antolatutako jokoak ere izango dira, hala nola, toka, igela... jendeari dei egin diote parte hartzeko eta horretarako Kale Nagusira joan behar da. Ilunabarrean, 20:00ak in­gu­ruan, sari banaketak izango dira. Banaketekin amaitutakoan, sardinaz lepo jartzeko aukera izango da urteroko sardinjatea antolatu baitute Plaza Berrin. Gaueko 22:00­ak arte jan ahal izango da sardina eta musika ere ez da faltako tarte horretan. Gau­e­rdia iristearekin, Kar­men jaiei datorren urtera ar­te agur esateko festa amaierako txupinazoa izango da.

Egitaraua

09:00 Diana Kaxkoko kaleetan barrena.   
09:00 Meza.
10:00-12:00 Haurrentzako jokoak begiraleek antolatuta.
12:00 Jaien hasierako txupinazoa.
Makila eskuz aldatzea. Alkate berria Kale Nagusiko Maria Jesus Iturbide izango da (Rioja tabernakoa).
Omenaldia dantzari eta trikitilariekin azken urteotan erretiroa hartuta denda itxi dutenei.
Trikitixa Kaxkoan zehar.
14:00 Bazkari herritarra Plaza Berrin.
16:00 Karta saioak Kardaberazen eta Kale Nagusian. Bikote mistoak edota emakumezkoek osatuak.
17:00-19:00
Gaztelu puzgarriak Plaza Berrin.
18:00 Haurrentzako txokolate jatea Plaza Berrin eta jokoak Kale Nagusian Gazte Asanbladak antolatuta.
20:00 Sari banaketak.
20:00-22:00 Sardinjatea Plaza Berrin musikaz lagunduta.
Ondoren Festa amaierako txupinazoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!