Plaza jendez gainezka zela, errugbi elkarteak bandera jaitsi eta datorren urtera arte agurtu zituen San Joan jaiak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 28a, 02:00

bukatu dira aurtengo San Joan jaiak, pozez, ekitaldi ugariz eta eguraldi onak lagundutakoak. Larunba­tean, gauerdiko 24:00etan, Errugbi elkarteak jaitsi zuen bandera, eta zezen suzkoak mugitu zuen Plazara bildutako jendetza.

Ekitaldiz jositako azken eguna
Gau eta egun, gustu guztietarako ekintzak izan dira aurtengoan ere. Azken egunean esaterako, baserritarren egunean, Plaza inguruan antolatutako ekitaldiek ikusmira haundia sortu zuten. Hala ere, aurtengoak amaitu diren arren, errekuperatu bezain pronto, asko izango dira datorren urteko festetarako falta diren egunak kontatzen hasiko direnak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!