103 parte hartzaile San Joanetako uso tiroan

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 28a, 02:00

Joan den igandean uso tiro froga egin zen Jauregiko zelaian, Txantxangorri elkarteak antolatuta. 103 parte hartzaile etorri ziren probintzia osokoak eta askatutako 348 usotako 130 bota zituzten. Parte hartzaileetako lauk bota zituzten hirutik hiru, eta 35 lagunek bina bota zituzten. Sailkapena honakoa izan zen: Fco Javier Gaona-Aires, 7tik 6; Jose Luis Juanes-Echeveste, 7tik 5; Fco Javier Gonzalez, 5etik 3; Urtzi Oyarbide, 5etik 3. Herriko parte hartzaileen artean honakoak nabarmendu ziren: Juan Mari Zapiain, 8tik 5 botata; eta Javier Oscoz, 8tik 4 botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!