Hernaniko bola txapelketa jokatu da hiru tiralditan. Ereñotzun izan zen aurrenekoa, bigarrena Goiz Eguzki jubilatu etxean eta hirugarrena, Floridako Benta Berrin. Txapelketako txapelduna Ur Miako Antonio Miner izan da, 99 brilarekin; bigarrena, Elur Txoriko Miguel Burugain, 91 brilarekin; hirugarrena, Elur Txoriko Joxe Ugalde izan da, 89 brilarekin; laugarrena eta bosgarrena CD Hernaniko Miguel Arrozpide eta Ur Miako Leandro Miner izan dira, biak ere 86 brilarekin.
Bestalde, Lasarten dute gaur hitzordua, SanPedrotako tiraldia izango baita bertan, goiz eta arratsalde
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!