Astean hiru egunetan, udaleku irekiak izango dira aurten Ereñotzun. Ekainaren 30ean hasiko dira, eta uztailaren 24ra arte iraungo dute. Udalekuak 3-10 urte bitarteko umeei daude zuzenduak. Astean hiru egunetan izango dira, astearte, ostegun eta ostiraletan, goizeko 09:30etatik 13:00etara. Matrikulak 44 euro balio ditu eta izena emateko 669 480 007 telefonora deitu behar da, edo Txirrita eskolako umeek bertan eman dezakete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!