Gorka Bereziartua kazetari hernaniarrak irabazi du Ricardo Arregi Kazetari Gaztea Saria

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 28a, 02:00

Gorka Bereziartuak urtean zehar Argia aldizkarian argitaratu dituen lanengatik jaso du sari sonatua.

GORKA Bereziartua kaze­tari hernaniarrak atzo e­guer­dian jaso zuen Ricardo Arregi Ka­zetari Gaztea Saria, Andoai­nen izan zen sari banaketa ekitaldian. Gorka Bereziartua, 1984­an jaiotako hernaniar gaz­tea, Argia aldizkarian ari­tzen da kazetari lanetan, eta Her­na­niko Kronikarako ere egiten di­tu kolaborazioak. Saria jasotzeko mo­men­tuan, besteak beste, ho­nakoak izan ziren kaze­tariaren hitzak: «Euska­razko kultur produktu izar bat kazetariak kritikatzea era­bakitzen badu, kaze­tariak bustitzea, iritzia ema­tea, zer uste duen esaten badu, eskandalu txiki bat sortzen da, jarraian ez­ta­baida bat, eta azkenik ka­z­e­taria da galtzen ateratzen dena. Horrelakoren bat ezagutua naizelako, sari honekin urte osoan barruan eraman dudan arantza atera dut. Beraz, mila esker epai­mahaiari».

Olatz Simonek irabazi zuen Ricardo Arregi Sari Nagusia

Ricardo Arregi Sari Na­gu­sia EITBko kazetaria den Olatz Simonek jaso du. Olatz Si­mon Txinako be­rrie­mailea da, eta bertan egindako erre­portaien­gatik eman diote saria. Ricardo Arregi Sari Be­rezia berriz, Euskadi Irra­tiko Kostaldeko trena irra­tsaioko gidariari eman dio­te, Martin Tejeriari. Saria Iñigo Mar­ti­nek jaso du, irratsaio ho­rre­tan kolabora­tzaile izaten de­nak. Azkenik, Ricardo Arregi Sarietako aipa­mena Ttipi Ttapa komuni­kazio egitas­moak jaso du. Ttipi Ttapa fundazioak tele­bista ema­nal­diak alde batera utzi be­har izan ditu, garai txarrak ari baita pa­sa­tzen. Arazoen oinarria izan da, besteak beste, Na­fa­rroa­ko Gober­nuak euske­razko he­­da­bideei ematen diz­kien diru lagun­tzak mu­rriztu izana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!