Doberak eta Kronikak bazkideak saritu zituzten pelota partiduko sarrerekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 30a, 02:00

Doberak eta Kronikak larunbatean jokatu zen partiduko sarrerak eta pelotariek sinatutako kamisetak zozketatu zituzten beren betiko bazkide eta bazkide berrien artean. Juani Otxoterenak eraman zuen Aimar Olai­­zolak sinatutako kamiseta eta Antonio Minerrek Oier Mendiza­ba­lek sinatutakoa. Beste zazpi lagunek partidua ikusteko sarrerak jaso zituzten. Partidua hasi aurretik sariak jaso zituzten pelotarien eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!