Kardaberaz kaleko bi kutxazain automatikori su eman zieten larunbat goizaldean

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 28a, 02:00

Gertaera larunbat goizaldeko 00:45ak aldera izan zen, eta Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, sua itzaltzeko suhiltzaileak etorri ziren. Kalte pertsonalik ez zen izan. Hernaniko Alderdi Popularrak erasoa salatu du.

Larunbat goizaldean Her­na­niko Kardaberaz kaleko bi kutxazain automa­ti­kori su eman zieten, Ertzaintzak Kro­nikari adierazi dionez. Gertaera larunbat goi­zaldean gertatu zen, 00:45ak aldera, Kardaberaz kalean. Ertzaintzak adierazita­koa­ren arabera, ezezagun ba­tzuk Cai­xako eta Banco Gipuz­koanoko kutxazain au­­toma­tikoei su eman zie­ten.

Ez da kalte pertsonalik izan Gertaerak eraginda, suhil­tzai­leen be­harra izan zen su­tea bar­etzeko.

Hala ere, ku­txazain automatikoez gain, inguruko etxebizitza eta bizilagunek ez zuten kalterik jasan. Hernaniko Alderdi Popularrak erasoa salatu du Hernaniko Alderdi Popula­rreko zinegotzia eta boze­ramailea den Mari Luz Angladak erasoa salatu du, Kronikara bidalitako prentsa ohar baten bidez. Mari Luz Angladak dio Uda­letxeko Alderdi Popu­la­rrak gogor gaitzesten dituela ku­­txazain automatikoen aur­kako erasoak, eta Her­naniko he­rritarren aurkako iraintzat jotzen dituela: «Her­naniko Al­derdi Popularrak gogor pro­testatu nahi du herrian izan diren gertaera banda­likoen aurrean. Herritarren aurkako iraintzat jotzen ditugu, kalte eko­no­mikoez gain, duten hel­bu­ru bakarra baita herritarren jai­giroa eta poza galaraztea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!