Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek irabazi zuten atzoko San Joanetako jaialdia, Begino eta Berasaluze VIIIaren kontra. Frontoia bete egin zen, eta bi partidu eder ikusteko aukera izan zuten inguratu zirenek. Estelarrean, partidu gogorra jokatu zuten lau pelotariek, baina Olaizola izan zen bukatzen gehien asmatu zuena. Beginoren pelotazoek eta Mendizabal IIaren defentsak ere jendea asko animatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!