Beroari eta elkarri aurre eginez aritu ziren atzo Nazabal, Arrospide eta Arria V aizkolariak Tilosetan. Bost froga zituzten aurrean, eta Nazabal izan zen azkarrena lanak bukatzen. Emozio haundikoa izan zen norgehiagoka, azken txanda libreko frogara berdinduta sartu baitziren Arrospide eta Nazabal. Azkenean, Nazabal izan zen azkarrena: 13’24’’-ko denborarekin; Arrospidek 14’09’’ behar izan zituen, eta Arria Vak 15’37’’. Tartean Ostolaza haundia aritu zen harri-jasotzen, eta lau motako harria jaso zuen aizkolarien frogatik frogara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!