Joxe Antonio Telleriaren idi parea nagusitu zen atzo, Elur Txorik antolatutako San Joanetako idi-deman. 46 plaza egin zituzten, 20 minutuan, Pepene baserriko estrenoko idiek, eta itzai lanak Telleriak berak eta Joxe Inazio Zerainek egin zituzten. 1.500 kiloko harria eta 30 metroko plaza zituzten aurrean, eta inguruan jendetza, joan den urtean bezela. Iñaki Intxaurbururen idi-parea abiatu zen lehendabizi, Beltza eta Gorri, eta 38 plaza egin zituzten, Jexux Matxain eta Xabier Etxeberria itzai zirela. Lan bikaina egin zuten, joan den urtean baino 7 plaza gehiago. Ondoren atera ziren irabazlearen idiak. Lehendabiziko plaza zuen Pepene baserriko idi-pareak, lan aparta egin zuten, 46 plaza. Jendea gustora, aurten bigarren urtea duen idi-demarekin, eta ea datorren urterako ere animatzen diren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!