Jabier Rodriguez eta Begoña Apezetxea: «Gaupaseroen salbatzaileak gara»

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 27a, 02:00

Zenbat denbora daramazue honetan lanean?
Javier: Nik 17 urte daramatzat eta Begoñak 15 bat. Lehenago ere bi urtez halako negozio batean egin nuen lan beste batekin.

Ze ordutegi duzue?
Javier: Ilunabarrean irekitzen dugu, 20:00-22:00ak bitartean. Itxi, berriz, txosnak eta taber-nak ixten dituztenean, 6:30-6:45ak aldera.

Urtero egon izan zarete San Joanetan?
Javier: Bai, herrikoak gara eta Hernanin zerbait dagoen guz-tietan hemen egoten gara.

Eta orain ze asmo?
Javier: Udan beste herrietako jaietara mugitzen gara. Urrira arte ez dugu atsedenik izango.

Eta urteko beste sasoietan?
Javier: Kontzertu eta egun seinalatuetan egiten dugu lan. Hernanin, sagardo denboral-dia ere aprobetxatzen dugu. Larunbat guztietan egoten gara. Baina astean zehar ez da ezer izaten.

Beste lanen bat egin behar...
Begoña: Kurtsoan zehar, Lan-gile ikastolako jangelan egiten dut lan, egunean bi orduz.

Generoa zuek erosten duzue?
Javier: Goizean esnatu eta lehenengo gauza erosketak egitea izaten da. Bertakoa eta egunekoa da generoa. Enpresa txikia gara eta baliabide gutxi ditu-gu, baina gauzak ahalik eta ondoen egiten saiatzen gara.

Halako negozioek badute arrakasta hemen?
Javier: Janari azkarra jateko ohitura zabaltzen ari da gure gizartean. Dagoeneko, bi ge­neraziori eman diogu jaten, orain guraso direnei eta egun gazteak direnei. Hirugarren generazio batera ere helduko gara aurki. Kamareroak la­netik ateratzen direnean ere etortzen dira guregana jatera.

Lan astuna izango da, ezta?
Begoña: Beste lan guztiek bezala, alde ona eta txarra ditu. Hori bai, Euskal Herrian zehar ibilita, herri asko ezagutzeko aukera dago eta ederra da. Normalean lehenago iristen gara eta herria ezagutzeko aprobetxatzen dugu. Museo-ren bat ikusteko edo dena delakoa egiteko. Euskara ezberdinak ezagutzeko ere aukera dago.

Zer moduz portatzen da jendea?
Javier: Denetik dago, baina normalean jendea ondo porta-tzen da. Batzuk eskertzen dute janariaren kalitatea eta ona dagoela esaten digute, baina beste batzuk... Astakiloenak Azpeitia, Azkoitia eta Na­farroa inguruan izaten dira. Baina ondo moldatzen gara.
Begoña: Batzuk esan izan digu-te hemen janda hurrengo egu-nean ez dutela ajerik izaten!
Javier: Gaupaseroen salbatzai-leak gara.

Ze ordu izaten dira gogorrenak?
Begoña: 4etatik itxi artekoak. Jende gehien biltzen den or-dua izaten da eta gehienak pa-sata egoten direnez, pazien-tziarik ez dute izaten. Javier: Behin, Donostiako Ano-eta zelaian errugbi partidua jokatu zen irlandes eta frantse-sen artean eta kristoren jende pila izan zen han. Lan mordoa egin genuen, bururik altxa gabe aritu ginen, baina oso gustora. Izan ere, jendea ilara-tan antolatu zen eta norberak bere txanda errespetatu zuen. Hala izan beharko luke beti.

Jende ezagunik tokatu zaizue?
Javier: San Joan bezperan bertan, Ander Garitano futbol jokalaria egon zen. Bestalde, Olaizola pilotariak etorri izan dira, eta baita Ansotegi, Aran­buru, Labaka futbolariak, Txan magoa... Kontzertuetara joaten garenean, taldeetakoak ere pasatzen dira mokaduren bat jatera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!