Altzairuzko aizkorarik onenak, Urrezko Aizkoraren bila

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 27a, 02:00

Urrezko Aizkora Txa­pel­ke­tarako kanporaketa jokatuko da Hernanin, gaur, Elur Txori elkartearen eskutik. Gaur egunean zorrotzenean dauden aizkolarietako hiru izango dira San Joan jaietan: Nazabal azken txapelduna, Arrospide bigarrena eta Arria Vgarrena, etorkizunean haundiko aizkolaria.

Froga mordoska
Proba desberdinak izango dituzte indarrak neur­tzeko: zeinek kolpe gutxiagotan enborra bota, zeinek denbora gutxiagoan erlojuaren kontra, zutikako enborra nork lehenago ebaki, eta etzandako enborrak nork lehenago ebaki.

Joseba Ostolaza harri jasotzen
Probatik probarako tartean Errenteriako Joseba Osto­la­za harri jaso­tzaile haundia ariko da lau harri desberdinekin, erakustaldia egiten. Ostolaza Euskadi­ko txapelduna izan da urtetan harri jasotzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!