«83.910 pertsona daude egoera oso larrian hemen, joan den urtean lehorte oso gogorra izan baitzen»

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 30a, 02:00

wukron gauzak oso larri daudela adierazi du Angel Olaranek, Etiopian dagoen misiolari hernaniarrak bida­litako karta batean. Joan den urtean lehorte gogorra izan zen; horrek eragina izan du nekazaritzan, ondorioz ha­zien­dan, eta ondorioz jen­dearen bizimoduan. Egoera oso larria dela eta edozein laguntza mese­dega­rria izango dela adierazi du.

Hazienda bezala, jendea
Joan den urtean lehorte la­tza izan zen Wukron, zonal­de batzuetan lau egu­netan besterik ez zuen euria egin, ondorioz hazienda­rentzako janaririk ez ze­goen, eta ho­rrek eragin zuen hazienda saldu behar izatea eta parte bat hil beharrean izatea, «eta jendearen egoe­ra hazienda­rena bezain la­rria izan da».

Uzta eskasa
Olaranen esanetan, Gober­nuak kanpotik ereiteko alea ekartzea lortu zuen. Hala ere, espero zen uztaren %21 ba­karrik jaso zuten. Lortu­tako pizarra familiak man­ten­tzeko erabili zuten. Gainera, lortutako alea eskasa zen, kalitate baxu­koa, ereiteko balio ez zuena.

Gobernuak ezin gehiago
Eskutitzan dioenez, zonal­de­ko administrariak ere Ola­ranen­gana jo du lagun­tza eske. Haren esanetan 83.910 pertsona, 64 herri­ta­ko biz­tanleak, daude egoera la­rrian, hazirik ez dagoe­la­ko. Landu beharreko lur eremua berriz, 15.329 Ha-koa da. Bertako adminis­trazioak hazia lortu omen du Gobernu Zentraletik, bai­na 4.640 Ha ereiteko adina bakarrik. Gobernuak ere ezin omen du gehiago egin.

Gari ale egokia behar dute
Olaranek adierazi duenez, 10.000 kintal gari behar di­tuz­te, pavon erakoak, «sekia­ri aurre egiteko gogo­rragoa bai­ta eta bere lastoak ha­ziendari jaten emateko balio baitu». Kintal bakoi­tzak, ga­rraioa barne, 800 bat birr ba­lio ditu, 54 euro gutxi gora behera.

San Joan bueltan euriaren esperoan
San Joanen bueltan hasten da euri garaia Wukron eta bi hilabete irauten du gutxi gora behera. Horregatik premia haundia dute haziak lehe­n­bailehen lortu eta euria hasi baino lehen ereiteko.

10 euro asko da han
Misiolariaren esanetan jen­de askok bere buruari gal­de­tzen dio ezer egin dai­te­keen 10 euro bidalita. Ola­ranek dio, 10, 20, 50 euro edo dena delakoarekin, han gauza asko egin daitezkeela eta dei egin dio jendeari, egoera latza kontuan izan­da, ahal duen laguntza bidal­tze­ko. Nahi izanez gero, Her­naniko Kutxan kontua da­go, Angel Olaranen izenean, zenbakia honakoa da: 2101 0041 08 0010282606. Nahi izanez gero, zuze­nean ere bidali daiteke la­guntza Wukrora:

Commercial Bank of Ethiopia
Kontu zenbakia: 2900
Holder Angel Olaran; Abba Gebregziabhier.
Wukro (Tigray)
Etiopia.
SWIFT; CBETETAA.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!