Aida! Bigarren urtez jarraian

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 27a, 02:00

Iazko jendearen emana ikusita idi dema ohitura bi­hurtzeko bidean da Hernaniko San Joanetan, eta aurten ere zaleek gozatua hartzeko aukera izango dute, gaur, larunbata, goizeko 11:30etan. Inaxio Telleriaren idi parea ariko da batetik eta Iñaki Intxaurbu­rurena bestetik, 1.200 kiloko harriarekin zeinek plaza gehia­go egingo. Telle­riaren idi pa­rea zail­duagoa iza­ki, 200 kiloko gainkarga izango dute aurten, iaz beza­laxe.

Iaz Telleria nagusi 49 plazarekin Iazko deman, 49 plaza egin zituen Telleriaren idi pareak eta 31 Intxaurbururenak. La­sar­tearraren idi parea gehiago ibilia izaki, pentsa zitekeena gertatu zen, baina Intxaur­buruk erakutsi nahiko du urtebete ez dela alperrik pasa. Seguru, bihar gauzak estuago izango direla!

Ohitura bueltan, urte askoren ondoren
Orain hurrengo, auskalo noiz egin ziren idi demak Herna­niko Kaxkoan, jendearen me­mo­riatik borratua dago be­hintzat. Hernanin idi pareak, itzaiak eta afizioa badira eta herriko festa nagusiek idi-dema bat eskatzen zutela iri­tzita ekin zioten iaz anto­latzeari. Joan den urtean jendetza bildu zen idiek plazan zenbat plaza egiten zituzten ikustera.

Elur Txorik antolatuta
Baserritarren eguneko eki­tal­dietako asko bezala, Elur Txori elkartearen eskutik an­tolatu da aurtengo dema ere, okasioak eskatzen duen mo­duan herriko plaza nagusian, eta eguraldiak nahi badu, jende asko espero da gaurkorako. 


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!