Herritarrek eta pelotariek disfrutatzeko, punta puntako partidua gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 27a, 02:00

SAN Joan jaietan goi mailako pelota partiduez disfrutatzea ohitura bi­hur­tzen ari da, eta hori kontuan izanda, aurtengoan ere ikus­mira haundia piztu duen jaialdia antolatu dute. Gaurkoan, Kiroldegiko pelotale­kua jendez gainezka izango da, punta puntan dabiltzan pelotariak ikusteko aukera izango baita. Estelarrean, faborito gisa, bi bitako azken bi finaletara iritsi den bikoteak jokatuko du; Olaizola IIak eta Mendizabal IIak. Elkarrekin gustura jokatzen duten bikotea da, sendoa, segurua eta elkar ondo ezaguntzen dutena. Hala ere, aurrean izango duten bikoteari irabazteko lan asko egin beharko dute. Berasaluze VIIIa eta Begino eskuz binakako txa­pelketako sorpresa izan dira aurten. Txapelketa aurretik bikotekide gisa askotan ikusi gabeko pelotariek ziren arren, finalerdietara iritsi ziren, eta erakutsi zuten bikote aparta eta arriskutsua osatzen dutela. Jaialdiko aurreneko partidua be­rriz, Koka eta Eskuderok jokatuko dute Saralegi eta Ibai Zabalaren kontra. Partidua arratsaldeko 18:00­etan hasiko da, Hernaniko Udal Kiroldegiko pelotalekuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!