batek baino gehiagok gogoan izango ditu Hernaniko benefizentzia etxea eta garai hartako kontuak eta pertsonaiak. Hain zuzen, hari horretatik tiraka San Joan Konpartsak hilabeteak eman ditu herriko garai bateko kontuak biltzen eta gaur erakutsiko dute bildutakoa. Arratsaldeko 18:30etan abiatuko dira plazatik, sekulako montajearekin, antzerkia eginez eta musikaz lagunduta.
Ospitale, erresidentzi
eta miserikordi etxe
Benefizentzia etxeak makina bat leku, izen eta betekizun izan ditu, ezagutzen direnak behintzat, aspaldikoa baita. Lehenengo berria 1529koa da eta orduan Kale Nagusia eta Zinkoenea arteko ospitale txikia bat zen. Geroztik, makina bat funtzio bete ditu, azkenekoa, benefizientzia etxea, 1980ra arte erabili zen.
60 eta 80garren hamarkadetako kontuak eta pertsonaiak
Hain zuen, 60 eta 80garren hamarkadetako kontuak eta pertsonaiak ekarriko dituzte gogora San Joan Konpartsako 70-80 kideek, horretarako propio prestatutako Benefizentzia etxearen maketa erraldoiarekin. Beti bezala, haizeak kontu zaharrak eraman ez ditzan, liburuska txiki bat egin du Konpartsak orain arte ikasitakoak idatziz jasotzeko.