hunkitu egiten ditu Azeri Dantzak hernaniarrak. Hunkitu eta berotu. Hala ere, hutsik egin gabe, Azeri Dantza dagoenean kaleak bete jende izaten dira Kaxkoan, maskurietatik gertuago edo urrutiago, baina beti bistan. Atzo jende mordoska bildu zen, eta gaur, larunbata izanik, ez da gutxiago bilduko. 09:00etan abiatuko da gaur, diana eta sokamuturraren ondoren.
Gaurko eguna ekitaldiz josita izango da: besteak beste, idi proba erakustaldia, aizkolariak eta harri jasotzaileak izango dira goizean; apar jaialdia izango da arratsaldean, baita pelota jaialdi haundia ere, puntapuntako pelotariekin; musika emanaldiak ere ez dira faltako.
Jaiak bukatzeko ekitaldia
Zoritxarrez edo zorionez, gaur bukatuko dira jaiak. Plazan bildu eta San Joanetan udaletxeko balkoian jarrita egon den bandera jaitsiko du gauerdian Errugbi elkarteak. Askok, hala ere, etsia ezin harturik, jaia ahal den guztia luzatuko dute, indarrak ahitu arte.