Koadrilek indarrak hartu dituzte asteburuari aurre egiteko

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 26a, 02:00

KOADRILEk beren eguna izan zuten atzo. Eguerdi partean norbere koadrilako koloredun alkandora jantzi eta gogoz ekin zioten egunari. Eguerdian koadrilen arteko brindisa egin zuten, aurten aurreneko aldiz, eta bildutako jendetza ikusita ideiak arrakasta izan duela esan daiteke. Eguerdian bazkariaren bueltan bildu ziren koadrilak, batzuk Tilosetan antolatutakoan eta besteak elkarteetan. Arratsaldean txarangen errepertorioari astindu ederra eman zioten. Egun pasa ederra egin ondoren, indarrak bildu eta asteburuan murgilduko dira gaur hernaniarrak. Goizean, diana, so­kamuturra eta Axeri Dantza izango dituzte, eta arratsaldean, Ttarla dantza taldearen emanaldia, bertsolariak eta elektro txaranga. Gauean rock kontzertuek, dantzaldiek eta txosnek hartuko dute erreleboa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!