Uztaileko ikastaroetan aukera dago oraindik ere

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 25a, 02:00

Kirol Patronatuak uztailan martxan jarriko diren ikastaro eta jardueren berri eman du, inork izena eman nahi badu oraindik ere lekua bai baitago. Hona­ko jarduerak daude aukeran. Pilates: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 07:30etatik 08:30­etara; eta astearte eta ostegunetan 10:00etatik 11:00etara eta 19:15etatik 20:15etara. Ciclo indoor: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 19:30etatik 20:30etara edo 20:30etatik 21:30etarako taldean. Aerobic: astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 10:00etara. Tenisa: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara; eta astearte eta ostegunetan, goizeko 10:00etatik 11:00etara. Indoor walking: astearte eta ostegunetan, 14:00etatik 15:00etara. GAP-Bosu (gluteoak, abdominalak eta hankak lantzen dira eta baita flexibilitatea, indarra, oreka...): astearte eta ostegunetan, 20:30etatik 21:30­etara. Kiroldegia astelehenean irekiko dute eta astelehenean bertan edo asteartean eman daiteke izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!