Zirly talde bereberra eta May Gorostiaga gaur kulturarteko emanaldian

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 24a, 02:00

AMHER elkarte multikulturalak antolatuta, kulturarteko musika emanaldia izango da gaur Txantxangorri elkarte aurreko oholtzan. Alde batetik Zirly talde bereberrak joko du eta tartean May Gorostiagak arrazakeria eta inmigrazioa ardatza duen Clownclusiones izeneko bakarrizketa umoretsua eskainiko du. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!