ATZOTIK martxan da Karabel auzoa eta Kaxkoa lotzen dituen igogailua. San Joanetako txupinazoa bota aurretik egin zuten inaugurazioko aurreneko bidaia, Marian Beitialarrangoitia Alkateak eta obran parte hartu duten enpresen arduradunek.
Eguneko 24 orduetan zabalik
Igogailua urteko egun guztietan, egueneko 24 orduetan izango da zabalik. Honetaz gain, Alkateak adierazi zuenez, igoilu barruan kamarak jarri dituzte herritarren segurtasuna bermatzeko: «Igogailu barruko segurtasuna bermatzeko, eguneko 24 orduetan martxan izango diren kamerak jarri ditugu, Udaltzaingoarekin konexio zuzena izango dutenak. Kamera hauen helburua da, besteak beste, ondorengoak saihestea: igogailu barruan gerta daitezkeen apurketak eta herritarren aurkako erasoak. Bestalde, kristalerak kanpoan dagoeneari nor jaisten edo igotzen ari den erakusten dionez, barrukoei segurtasuna emateko ere ezarri dira kamerak».
Horretaz gain, Alkateak adierazi zuen, zabalik jarraitzen dutela igogailua egin aurretik herritarrek Kaxkora igotzeko erabiltzen zituzten ohiko hiru bideek.
20 lagunentzako
igogailua
Igogailua 20 lagun inguru hartzeko dago egina, eta gainera bizikletak eramateko lekua ere badu. Igogailuaren itxurari dagokionez, kristal urdinez inguratua dago, eta bidaian zehar herriko panoramika ikus daiteke.